B urtean
I. Irakurgaia
Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.
Joben liburutik
Jb 38, 1. 8-11
Jaunak ekatxaren erditik erantzun eutson
Jobi:
«Nork
itxi eban itsasoa atez,
amaren
sabeletik indarka urten ebanean?
Neuk
emon neutsazan hodeiak soinekotzat
eta
behe-lainoa ume-zapitzat.
Neuk
ezarri neutsazan mugak,
ateak
eta morroiloak ipiniz,
eta
esan neutsan: "Honaino helduko zara, ez aurrerago;
hemen
lehertuko da zure olatuen harrokeria"».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 107 [106], 23-24. 25-26. 28-29. 30-31 (R/. 1)
R/. Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa da-eta.
Edo: Aleluia.
V/. Itsasora jo eben ontzietan
salerosketan
jarduteko ur handietan,
eta
Jaunak eginak ikusi ebezan,
haren
egintza harrigarriak itsaso zabalean. R/.
V/. Haren esanera ekatx-haizea jagi zan,
olatu
handiak harrotuz.
Zeruan
gora, lezean behera ibili ziran,
barrua
zorabioz larri. R/.
V/. Baina larrialdian Jaunari deadar egin
eutsoen,
eta
libratu ebazan estualditik.
Ekatxa
barealdi bihurtu eban
eta
olatuen orroa isildu egin zan. R/.
V/. Poztu ziran barealdiaz,
eta
euren gogoko portura eroan ebazan Jaunak.
Goratu
begie Jauna agertu dauan maitasunagaitik,
gizakien
alde egiten dituan gauza harrigarriakaitik! R/.
II. Irakurgaia
Barria hasi da.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 5, 14-17
Senideok: Kristoren maitasunak behartzen
gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo
danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta
biztu dan harentzat baino.
Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor
giza ikuspegi hutsez baliotuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez baliotu
izan badogu be, orain ez dogu halan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari
barri da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.
Jaunak esana.
Aleluia
Lk 7, 16
R/. Aleluia.
V/. Profeta handia sortu da gure artean,
eta
Jainkoa bere herria salbatzera etorri da. R/.
Ebanjelioa
Nor ete dogu
hau,
berak esana
egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak be?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 4, 35-41
Egun haretan, ilunabarrean, Jesusek esan
eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera».
Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus,
egoan moduan. Beste ontzi batzuk be jarraitu eutsoen. Horretan, haize-bolada
zakarra atara eban, eta olatuek ontzia jotzen eben, ia urez betetzeraino.
Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Itzartuazo eta esan
eutsoen: «Maisu, ez ete deutsu ardurarik gu galtzeak?» Harek, itzarturik,
hasarre egin eutson haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu
zan haizea, eta barealdi handia egin zan.
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori?
Ez ete dozue oraindino sinismenik?» Bildurikaraz gelditu ziran, alkarri esanez:
«Nor ete dogu hau ze, berak esandakoa egiten dabe haizeak eta itsasoak be?»
Jaunak esana.