B urtean
I. Irakurgaia
Alkarren arerio
egingo zaituet
hi eta
emakumea, hire eta haren ondorengoa.
Hasiera liburutik
Has 3, 9-15
Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko
Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa
baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako».
Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinazo deutsu narrugorri zengozala? Galazo
neutsun zuhaitzeko frutua jan dozu ala?» Gizonak erantzun: «Laguntzat emon
deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot». Orduan, Jainko
Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
Eta Jainko Jaunak esan eutson sugeari:
«Hori
egin doalako,
madarikatua
izango haz
abere
guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel
gainean ibiliko haz arrastaka
eta
hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren
arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire
eta haren ondorengoa;
honek
burua zapalduko deua, eta hik orpotik helduko deutsak».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 130 [129], 1-2. 3-4. 5-6b. 6c-8 (R/. ik. 7bc)
R/. Jaunagan dago errukia,
harengan askatasun ugaria.
V/. Barru-barrutik dei egiten deutsut, Jauna;
entzun,
Jauna, nire ahotsa!
Begoz
zuhur zure belarriak
nire
erregu-oihura. R/.
V/. Erruak kontuan badozuz, Jauna,
nork
iraun zutunik, ene Jauna?
Baina
Zuri parkamena dagokizu,
Zuganako
begirunean bizi gaitezan. R/.
V/. Jaunaren zain nago, zain dago nire barrua,
haren
hitza dot itxaroten;
nire
barrua Jaunaren gogo biziz dago,
gauzaina
egunsentiaren gogo biziz baino gehiago. R/.
V/. Gauzainak egunsentia lez,
itxaron
begi Israelek Jaunagan,
Jaunarena
da-eta maitasuna,
harena
askapen betea.
Harek
askatuko dau Israel
bere
erru guztietatik. R/.
II. Irakurgaia
Sinisten dogu, eta horregaitik hitz egiten dogu.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 4, 13–5, 1
Senideok: Hau dino Liburu Santuak: «Sinistu
neban, eta horregaitik hitz egin neban». Guk be, sinismen-espiritu bera dogula,
sinisten dogu eta horregaitik berba egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu
dauanak biztuko gaituala gu be Jesusegaz, eta honen ondoan ipiniko gaituala
zuekin batera. Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askorengana
zabaltzean, esker ona be askorengan ugaritu dadin, Jainkoaren aintzarako.
Horregaitik, ez dogu adorea galtzen. Gure
gorputza hondatzen badoa be, barrutik indarbarritzen gabiltz egunetik egunera.
Izan be, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoa dan
aintza parebakoa prestatzen deuskue. Geure begiak ez doguz ipintzen ikusten
diran gauzetan, ikusten ez diranetan baino; ikusten diranak behin-behinenekoak dira-eta;
ikusten ez diranak, barriz, behin betikoak.
Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dogun
oihal-txabola hau hondatzen bajaku be, badogula zeruan betiko bizilekua,
Jainkoak prestatua, ez giza eskuz egina.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 12, 31b-32
R/. Aleluia.
V/. Oraintxe galduko dau bere ahalmena
mundu
honetako buruzagiak, dino Jaunak;
eta
Nik, lurretik jasoko nabenean,
Neugana
erakarriko ditut danak. R/.
Ebanjelioa
Satanasenak egin dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 3, 20-35
Aldi haretan, Jesus etxera bihurtu zan bere
ikasleekin. Barriro be jentetza handia batu zan, eta ezin eben jatordurik be
egin Jesusek eta ikasleek. Jesusen ahaideak, hori jakitean, bera hartu eta
eroateko asmotan etorri ziran ze, burutik egina egoala esaten eben.
Jerusalemdik jatsitako lege-maisuek hauxe
inoen Jesusi buruz: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen
buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak». Jesusek beragana deitu eta
parabola honeen bidez berba egin eutsen: «Zelan bota leike Satanasek Satanas?
Bere barruan zatiturik dagoan erreinuak ezin dau iraun. Bere barruan zatiturik
dagoan familiak ezin dau iraun. Era berean Satanasek be, bere buruaren aurka
jagi eta zatiturik badago, ezin dau iraun; harenak egin dau. Ezin leiteke inor
sartu indartsu baten etxean lapurretara, aldez aurretik ha lotzen ez badau;
orduan, bai, harrapatu leikez haren etxeko ondasunak.
Benetan dinotsuet: Dana parkatuko deutse
Jainkoak gizon-emakumeei, pekatuak eta esan leikiezan birao guztiak; baina Espiritu
Santuaren aurka birao egiten dauanak ez dau sekula parkamenik izango; errudun
izango da betiko». Espiritu gaiztoa eukala inoenei erantzun eutsen hau.
Jesusen ama eta anai-arrebak etorri ziran
eta, kanpoan gelditurik, deituazo egin eben. Jente asko egoan Jesusen inguruan
jesarrita, eta esan eutsoen: «Aizu, hor dituzu kanpoan ama eta anai-arrebak,
zeure bila».
Jesusek erantzun eban: «Nortzuk dira nire
ama eta anai-arrebak?» Eta, inguruan jarrita zituanei begiratuz, esan eban:
«Honeek ditut Nik ama eta anai-arreba. Jainkoaren nahia egiten dauana, horixe
dot Nik anaia, arreba eta ama».
Jaunak esana.