B urtean
I. Irakurgaia
Zatoze, jan
nire ogia,
eta edan nik
nahastutako ardaoa.
Esaera Zaharrak liburutik
Es 9, 1-6
Jakituriak bere etxea eraiki dau, zazpi
zutabe landu ditu;
abereak
hil ditu, ardaoa nahastu eta mahaia prest dau.
Neskameak
bialdu ditu uriko goialdeetatik deadar hau egitera:
«Ikasi
bakoa betor hona!»
Zentzunbakoei esaten deutse:
«Zatoze,
jan nire ogia eta edan nik nahastutako ardaoa.
Itzi
zorakeriak eta biziko zarie, jarraitu zentzunezko bideari».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 34 [33], 2-3. 10-11. 12-13. 14-15 (R/. 9a)
R/. Dastatu egizue eta ikusi zein ona dan Jauna.
V/. Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire
ahoan beti haren gorespena.
Harro
nago Jaunagaz,
entzun
begie apalek eta poztu beitez. R/.
V/. Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,
ez
jake-eta ezer falta begirune deutsoenei.
Aberatsek
ezagutzen dabe beharrizana eta gosea;
Jaunagana
jotzen dabenei ez jake onik falta. R/.
V/. Zatoze, seme-alabok, eta entzun;
Jaunari
begirune izaten irakatsiko deutsuet.
Nork
ez dau bizia maite?
Nork
ez dau luzaro bizi nahi, zoriontsu izateko? R/.
V/. Gorde mihina gatxetik,
ezpanak
engainu-hitzetik.
Alde
gatxetik, egin on dana,
bilatu
bakea eta lehiatu haren alde. R/.
II. Irakurgaia
Ahalegindu Jaunaren nahia zein dan ulertzen.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 5, 15-20
Senideok: Begiratu arretaz zelan zabiltzen;
ez jokatu ganora barik, zentzunez baino, egokieraz baliatuz, sasoi txarrak
doguz-eta. Ez izan, bada, burubako; ahalegindu, ostera, Jaunaren nahia zein dan
ulertzen.
Ez mozkortu, ardaotik nasaikeria dator-eta;
bete zaiteze, ostera, Espirituaz, zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu
inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, gauza
guztiakaitik Jainko Aitari eten barik eskerrak emonez, Jesu Kristo gure
Jaunaren izenean.
Jaunak esana.
Aleluia
Jn 6, 56
R/. Aleluia.
V/. Nire haragia jaten eta nire odola edaten
dauana
Nigan
dago eta Ni harengan, dino Jaunak. R/.
Ebanjelioa
Nire haragia
benetako janari da,
eta nire odola
benetako edari.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 51-58
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko
da. Eta Nik emongo dodan ogia neure haragia da, mundua bizi dadin emona».
Judeguek eztabaidan ziharduen euren artean:
«Zelan emon ahal deusku honek bere haragia jaten?»
Jesusek esan eutsen: «Bene-benetan
dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue,
ez dozue bizirik izango zeuongan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten
dauanak betiko bizitza dauka, eta Neuk biztuko dot hori azken egunean. Izan be,
nire haragia benetako janaria da eta nire odola benetako edaria. Nire haragia
jaten eta nire odola edaten dauana Neugan dago eta Ni harengan.
Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari
esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana Neuri esker biziko da. Hauxe da
zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, ze, hareek hil
egin ziran. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».
Jaunak esana.