B urtean
I. Irakurgaia
Izan gogoan zeu be esklabo izan zinala Egipton.
Deuteronomioa liburutik
Dt 5, 12-15
Honan berba egiten dau Jaunak: «Gorde
zapatua, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak agindu deutsun lez. Sei egunez
egingo dozu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; baina zazpigarren eguna
atseden-eguna dozu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua.
Ez egin ezelako lanik egun horretan, ez zuk,
ez zure seme-alabek, ez zure morroi-neskameek, ez zure idi, asto zein beste
aberek, ezta zure urietan bizi dan etorkinak be; holan, zure morroi-neskameek
be, zuk lez, atseden hartu ahal izango dabe.
Izan gogoan zeu be esklabo izan zinala
Egipton, eta Jaunak zeure Jainkoak atara zinduzala handik ahalmen handiz eta
esku indartsuz; horregaitik agindu deutsu Jaunak zeure Jainkoak atseden-eguna
gordetzeko».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 81 [80], 3-4. 5-6b. 6c-8b. 10-11b (R/. ik. 2a)
R/. Egin pozez oihu laguntzaile dogun Jainkoari.
V/. Ekin kantuari, jo danbolina,
jo
zitara gozoa eta harpa.
Jo
turuta ilbarrian,
ilbeteko
gure jaiegunean. R/.
V/. Horixe da-eta Israelen legea,
Jakoben
Jainkoak erabagia,
Joseren
familiari ezarritako araua,
Egiptotik
urten ebanean. R/.
V/. Berbakera ezezaguna entzuten dot:
«Kendu
neutsun zama lepotik,
askatu
neutsuzan eskuak lan astunetik.
Larrialdian
dei egin zeunstan,
eta
libratu zindudazan. R/.
V/. Ez izan zeugan beste jainkorik,
ez
gurtu jainko arrotzik.
Neu
naz Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik
atara zinduzana». R/.
II. Irakurgaia
Jesusen bizia agertzen da gure izate hilkor honetan.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 4, 6-11
Senideok: «Distiratu begi argiak ilunpean»
esan eban Jainkoak berak biztu dau argia gure bihotzean, Jesu Kristoren
aurpegian distira egiten dauan Jainkoaren aintza argiro ezagutu dagigun.
Baina altxor baliotsu hau buztinezko
ontzitan daroagu, argi agertu dadin honenbesteko indarra Jainkoagandik
datorrela, eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen
ez; larri gagoz, baina ustea galduta ez; erasopean bai, baina eskutik itzita
ez; lurrera botatzen gaitue, baina hondatzen ez; nonahi eta beti Jesusen
heriotza daroagu geugan, Jesusen bizia be gugan agertu dadin.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez
Jesusengaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia be agertu dadin.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Jn 17, 17b. a
R/. Aleluia.
V/. Zure hitza da egia, Jauna;
sagaratu
gagizuz egiaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Gizonaren Semea zapatuaren beraren nagusi da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 2, 23–3, 6
Behin baten, larunbatez gari-soloetan zehar
joian Jesus. Eta ikasleak igarokeran galburuak ebagiten hasi ziran. Fariseuek
esan eutsoen Jesusi: «Zelan dihardue egiten, zapatuz legezko ez dana?»
Harek erantzun: «Ez ete dozue inoiz irakurri
zer egin eban Davidek beharrizan baten, bera eta bere lagunak gosekilik gertatu
ziranean? Zelan, Abiatar abade nagusi zala, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari
eskeiniriko ogiak jan zituan, legez abadeek bakarrik jan eikiezanak, eta zelan
bere lagunei be emon eutsen?»
Eta esan eutsen: «Zapatua gizakiarentzat
egin eban Jainkoak, ez gizakia zapatuarentzat. Halandaze, Gizonaren Semea
zapatuaren beraren nagusi da».
Jesus sinagogan sartu zan barriro. Bazan han
gizon beso-igartu bat. Zelatan egokiozan zapatuan osatzen ete eban, zertan
salatuko ebiltzan-eta. Jesusek
beso-igarrari esan eutson: «Jagi eta zatoz hona erdira». Eta besteei esan
eutsen: «Zapatuz zer da bidezko, ona egitea ala txarra egitea, bizia salbatzea ala
kentzea?» Hareek, ostera, isilik. Jesusek, ingurukoei hasarre begiraturik eta
euren burugogorkeriaz mindurik, esan eutson gizonari: «Luzatu beso hori». Harek
luzatu eban, eta osatu egin jakon.
Handik urten orduko, fariseuek eta Herodesen
alderdikoek alkar hartu eben Jesusen kontra, bera zelan galduko.
Jaunak esana.
Ebanjelioa era laburrean.
Gizonaren Semea zapatuaren beraren nagusi da.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 2, 23-28
Behin baten, larunbatez gari-soloetan zehar
joian Jesus. Eta ikasleak igarokeran galburuak ebagiten hasi ziran. Fariseuek
esan eutsoen Jesusi: «Zelan dihardue egiten, zapatuz legezko ez dana?»
Harek erantzun: «Ez ete dozue inoiz irakurri
zer egin eban Davidek beharrizan baten, bera eta bere lagunak gosekilik gertatu
ziranean? Zelan, Abiatar abade nagusi zala, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari
eskeiniriko ogiak jan zituan, legez abadeek bakarrik jan eikiezanak, eta zelan
bere lagunei be emon eutsen?»
Eta esan eutsen: «Zapatua gizakiarentzat
egin eban Jainkoak, ez gizakia zapatuarentzat. Halandaze, Gizonaren Semea
zapatuaren beraren nagusi da».
Jaunak esana.