B urtean
I. Irakurgaia
Jakingo dau
herri bihurri horrek
badauala
profeta bat bere artean.
Ezekielen Profezia liburutik
Ez 2, 2-5
Egun hareetan, Jaunaren espiritua sartu zan nigan eta zutunik jarri ninduan, eta berba egiten eustanari entzun neutsan esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bialtzen zaitut, jente bihurri horrengana; horreek eta horreen asabak nire aurka jagi dira gaur arte. Seme-alaba burugogor eta setatsu horreengana bialtzen zaitut nire mezua adierazotera. Holan, entzun ala ez, jakingo dau herri bihurri horrek badauala profeta bat bere artean».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 123 [122], 1. 2. 3-4 (R/. ik. 2ce)
R/. Gure begiak Jaunagana dagoz,
gutaz erruki dadin arte.
V/. Zugana jasotzen ditut begiak,
zeruan
errege zaran horrengana. R/.
V/. Zelan morroien begiak nagusien eskuetara
eta
neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,
halan
dagoz gure begiak Jaunagana,
gure
Jainkoagana,
gutaz
errukitu dadin arte. R/.
V/. Erruki gutaz, Jauna, erruki!
Buruz
gain gagoz mespretxuz,
buruz
gain ustetsuen burlaz,
harroen
irainez. R/.
II. Irakurgaia
Pozik harrotuko
naz neure makaltasunez,
Kristoren
indarra bizi dadin nigan.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 12, 7-10
Senideok: Neure burua dan baino handiagotzat
jo ez dagidan, haragian sartuta daukadan eztena emon jat, jo eta jo narabilan
Satanasen ordezkaria, harrotu ez nadin. Hiru aldiz eskatu deutsat Jaunari,
kendu deidala, baina harek esan deust: «Nahikoa dozu nire laguntza, nire
indarra makaltasunean gauzatzen da-eta bete-betean».
Pozik harrotuko naz, beraz, neure
makaltasunaz, Kristoren indarra bizi dadin nigan. Pozik nabil, beraz,
Kristogaitik jasaten ditudan makaltasuna, irain, beharrizan, erasoaldi eta
estualdietan. Makal nazanean, orduan naz-eta indartsu.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 4, 18
R/. Aleluia.
V/. Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau
Jaunak,
katiguei
askatasuna iragartzera. R/.
Ebanjelioa
Profetari
edonon emoten deutsoe ohore,
bere herrian
izan ezik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 6, 1-6
Aldi haretan, Jesus bere herrira joan zan,
ikasleak ondoren ebazala. Hurrengo zapatuan, sinagogan irakasten hasi zan.
Entzule askok, harriturik, hauxe inoen: «Nondik dau honek hori guztia? Zer da
emon jakon jakituria hori? Eta honen eskuz gertatzen diran mirari horreek? Hau
ez ete da, ba, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen
anaia? Eta honen arrebak be ez ete dira hemen gure artean bizi?» Eta ezin eben
sinistu harengan.
Jesusek esan eutsen: «Ez dago profetarik
ohoratua ez danik, bere herrian, senitartean eta etxean izan ezik».
Eta ezin izan eban han miraririk egin; halan
be, gaixo bakar batzuk osatu zituan, eskuak gainean ezarriz. Eta harrituta
egoan hareen sinisgogorkeriaz. Gero, inguruko auzoetan ibili zan, irakasten.
Jaunak esana.