B urtean
I. Irakurgaia
Jaunak bialdu ninduan bere herriari profetizatzera.
Amosen Profezia liburutik
Am 7, 12-15
Egun hareetan, Amatziasek, Betelgo abadeak,
esan eutson Amosi: «Ikusle, zoaz, alde hemendik Judako lurraldera. Egin han
profetarena eta irabazi zeure ogia. Baina ez jardun gehiago profetagintzan
Betelen, hau errege-santutegia dalako eta erreinuko jauretxea».
Amosek erantzun eutson Amatziasi: «Ni ez naz
ogibidez profeta, abeltzaina naz eta basapiku-batzailea. Abeltzain nenbilela
hartu ninduan Jaunak eta bere herri Israeli profetizatzera bialdu».
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 85 [84], 9ab eta 10. 11-12. 13-14 (R/. 8)
R/. Jauna, zeure onginahia erakutsi eiguzu,
zeure salbamena emoiguzu.
V/. Entzungo dot Jainkoak dinoana:
Jaunak
bakea agintzen deutse bere herriari eta fededunei.
Hurrean
dabe salbazinoa begirune deutsoenek;
bai,
gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
V/. Maitasunak eta leialtasunak alkar dabe
aurkitzen,
justiziak
eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna
lurretik da ernetzen,
justizia
zerutik jaisten. R/.
V/. Jaunak emongo dau euria,
eta
gure lurrak ekarriko bere uzta.
Haren
aurretik joango da justizia,
haren
pausuei jarraituko deutse ondoizateak. R/.
II. Irakurgaia
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
Kristogan
aukeratu ginduzan Jainkoak,
mundua sortu
baino lehen.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 1, 3-14
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo
gure Jaunaren Aita,
zeruan,
Kristoren bitartez,
Espirituaren
era guztietako ondasunez bedeinkatu gaituana!
Kristogan
aukeratu ginduzan, mundua sortu baino lehen,
santu
eta errubako izan gaitezan beraren aurrean, maitasunez.
Bere
onginahiak eraginda aurrez eban erabagita,
Jesu
Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea,
bere
Seme maiteagan eskuzabal emon deuskun dohai zoragarria
gorespen-kantu
bihurtu dadin berarentzat.
Seme
honen heriotzaz dogu askapena,
pekatuen
parkamena,
Jainkoaren
onginahi eskuzabalari esker;
oparo
isuri dau bere onginahiaren dohaia,
jakituria
eta ezaguera osoa guri emonez.
Bere
asmo ezkutua ezagutuazo deusku,
bere
onginahiaz erabagita eban asmoa:
historia
bere betera eroateko,
zeruko
nahiz lurreko gauza guztiak Kristogan batzea,
berau
buru dala.
Kristoren bitartez gara oinordeko gu be,
israeldarrok, lehendik Mesiasengan itxaroten genduanok, gauza guztiak berak
nahi lez egiten dituan Jainkoak aurrez aukeratu gaitu-eta bere asmoaren
arabera, beraren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezan.
Eta zuek be egiaren mezua, salbatzen zaituen
Barri Ona, entzun eta Mesiasengan sinistu dozuenok, agindutako Espiritu Santuaz
zigiluz lez markatuak izan zarie. Espiritua da hartuko dogun ondarearen
segurantza, Jainkoak bere egin dauan herria askapen osora helduko danaren
segurantza, Jainkoaren aintzaren gorespen-kantu izateko.
Jaunak esana.
II. irakurgaia era laburrean.
Kristogan
aukeratu ginduzan Jainkoak,
mundua sortu
baino lehen.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo
gure Jaunaren Aita,
zeruan,
Kristoren bitartez,
Espirituaren
era guztietako ondasunez bedeinkatu gaituana!
Kristogan
aukeratu ginduzan, mundua sortu baino lehen,
santu
eta errubako izan gaitezan beraren aurrean, maitasunez.
Bere
onginahiak eraginda aurrez eban erabagita,
Jesu
Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea,
bere
Seme maiteagan eskuzabal emon deuskun dohai zoragarria
gorespen-kantu
bihurtu dadin berarentzat.
Seme
honen heriotzaz dogu askapena,
pekatuen
parkamena,
Jainkoaren
onginahi eskuzabalari esker;
oparo
isuri dau bere onginahiaren dohaia,
jakituria
eta ezaguera osoa guri emonez.
Bere
asmo ezkutua ezagutuazo deusku,
bere
onginahiaz erabagita eban asmoa:
historia
bere betera eroateko,
zeruko
nahiz lurreko gauza guztiak Kristogan batzea,
berau
buru dala.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Ef 1, 17-18
R/. Aleluia.
V/. Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
argitu
dagizala gure barruko begiak,
jakin
dagigun zer itxarotera dei egin deuskun. R/.
Ebanjelioa
Jesus Hamabiak bialtzen hasi zan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
Mk 6, 7-13
Aldi haretan, Jesus Hamabiei dei egin eta
binaka bialtzen hasi zan, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena emoten eutsela.
Biderako ezer ez hartzeko agindu eutsen, makila besterik: ez ogirik, ez
zakutorik, ezta dirurik be garrikoan; oinetan sandaliak eroan egiezala; baina aldatzeko
soinekorik ez.
Gero, zelan jokatu esan eutsen: «Etxe baten
sartzean, gelditu bertan herri haretatik urten arte. Eta non edo non onartzen
ez bazaituee eta entzun gura ez badeutsuee, handik alde egitean, astindu zeuen
oinetako hautsa, hareen kontrako seinaletzat».
Joan ziran, bada, Hamabiak eta Barri Ona
iragarri eben, jentea bihotzbarritu zedin. Deabru asko botatzen eben eta gaixo
asko osatzen, olioz igurtziz.
Jaunak esana.