Urtarrilaren 6aren ondorengo domekan
|
|
|
JAUNAREN BATEOA
|
A B C urteetan
|
I.
Irakurgaia
|
Hona nire zerbitzaria, atsegin dodana.
|
|
|
Isaias Profetaren liburutik
|
Is 42, 1-4. 6-7
|
|
|
Hauxe dino Jaunak: «Hona nire
zerbitzaria, Nik eusten deutsadana,
nire aukeratua, atsegin dodana.
Honengan ipini dot neure espiritua;
zuzenbidea ekarriko deutse herriei.
Ez dau oihu egingo, ez ahotsa
goratuko,
ez dau kaleetan entzunarazoko bere
berbea.
Kainabera arrakaldua ez dau hausiko,
Ozta-ozta biztuta dagoan argi-metxa ez
dau amatatuko.
Zuzenbidea ekarriko dau leial;
ez dau atzera egingo, ez da hausiko,
zuzenbidea lurrean ezarri arte;
ugarteak haren irakaspenaren zain
dagoz.
Nik, Jaun honek, salbazino-egintzarako
dei egin deutsut,
eta eskutik heldu;
Neuk eratu zaitut eta izentatu
herriarentzat itun eta nazinoentzat
argi izateko,
itsuen begiak zabaldu dagizuzan,
giltzapetuak espetxetik askatu
eta ilunpean bizi diranak kartzelatik
atara dagizuzan».
Jaunak esana.
|
|
|
Erantzun salmoa
|
Sal 29 [28], 1a eta 2. 3ac-4. 3b eta 9c-10
(R/. 11b)
|
|
|
R/. Bere herria bedeinkatuko dau
bakea
emonez Jaunak.
V/. Emon Jaunari, zeruko izakiok,
emon Jaunari
ospea eta indarra,
emon Jaunari
bere izenaren ospea.
Ahuspeztu
Jaunaren aurrean,
bera
santutasunez agertzean. R/.
V/. Jaunaren ahotsa ur gainean,
Jauna ur
handien gainean.
Jaunaren
ahotsa indartsu,
Jaunaren
ahotsa dirdaitsu. R/.
V/. Jainko ospetsuak trumoia jo dau,
haren tenpluan
danek deadarka dinoe: Gora!
Uholdearen
gainetik dago Jauna jesarrita,
tronuan
jesarri da Jauna betiko errege. R/.
|
|
|
II.
Irakurgaia
|
Jainkoak Espiritu Santuaren
indarraz
igurtzi eban Jesus.
|
|
|
Apostoluen Eginak liburutik
|
Eg 10, 34-38
|
|
|
Egun
hareetan honan berba egin eban Pedrok: «Orain jaubetzen naz benetan Jainkoak
ez dauala bereizkeriarik egiten, begirune deutsana onartzen dauala baino eta
beraren nahia egiten dauana, edozein herritakoa dala be.
Harek bere hitza bialdu eutsen
israeldarrei, guztien Jauna dan Jesu Kristoren bidez bakearen Barri Ona iragarriz.
Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarri eban
bateoaren ondoren: hau da, Nazareteko Jesusena: Jainkoak Espiritu Santuaren
indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak
osatzen igaro eban bizitza, Jainkoa beragaz eban-eta».
Jaunak
esana.
|
|
|
Aleluia
|
Ik. Mk
9, 7
|
|
|
R/. Aleluia.
|
|
V/. Zabaldu zan zerua eta Aitaren ahotsa
entzun zan:
«Hauxe
da nire Seme maitea. Entzuiozue». R/.
|
|
|
B urtean
|
|
|
Ebanjelioa
|
Zeu zara nire Semea, nire maitea;
Zeu zaitut atsegin.
|
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa
San Markosen liburutik
|
Mk 1, 7-11
|
|
|
Aldi haretan, honan iragartzen eban
Joan Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez
naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko be. Nik urez
bateatu zaituet; harek, barriz, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
Egun
hareetan, Galileako Nazaretetik etorri zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu
eban. Eta behingoan, uretatik urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban
Jesusek, eta Espiritu Santua uso-irudian bere gainera jaisten.
Eta ahots hau etorri zan zerutik: «Zeu
zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».
Jaunak esana.
|
|
|
Aukerako
irakurgaiak
B urtean
|
|
|
I.
Irakurgaia
|
Zatoze uretara, eta biziko zarie.
|
|
|
Isaias Profetaren liburutik
|
Is 55, 1-11
|
|
|
Hauxe dino Jaunak: «Egarri zarien
guztiok, zatoze ur bila,
etorri, dirurik ez dozuenok be;
erosi garia eta jan ordaindu barik,
erosi ardaoa eta esnea doan.
Zergaitik eralgi dirua, goserik itziko
zaitueen janaritan,
eta lansaria, asetuko ez zaitueen
gauzatan?
Entzun Niri arretaz, eta ondo jango
dozue,
janari gozo mamintsuz elikatuko zarie.
Etorri Nigana eta egon adi,
entzuidazue eta biziko zarie.
Betiko ituna egingo dot zuekin,
Davidi eginiko maitasunezko
agintzariari leial eutsiz.
Herrientzako testigu jarri neban
David,
nazinoen buruzagi eta agintari.
Ezagutzen ez zenduan herriari egingo
deutsazu dei,
eta ezagutzen ez zinduzan herria
arineketan etorriko da zugana,
Jaunagaitik, zure Jainkoagaitik,
ospez jantzi zaituan Israelgo
Santuagaitik.
Bilatu egizue Jauna, aurkitu daiteken
bitartean;
dei egiozue, hur dagoan bitartean.
Itzi begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak bere asmo txarrak;
bihurtu bedi Jaunagana, errukiz
hartuko dau-eta,
gure Jainkoagana, guztiz parkabera da-eta.
Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta zuen jokabidea be nirea lakoa,
dino Jaunak.
Zelan zerua lurraren gainetik garai,
halan nire jokabidea zuen jokabidearen
gainetik,
nire asmoak zuen asmoen gainetik.
Euria eta edurra zerutik jaisten dira
eta ez dira barriro hara bihurtzen,
lurra ase, ernaldu eta erne barik,
ereiteko hazia eta jateko ogia emon
dagizan;
halan egingo dau nire ahotik urtendako
hitzak be:
ez da Nigana hutsik bihurtuko,
Neuk nahi dodana egingo dau ostera
eta beteko Nik ezarritako helburua».
Jaunak esana.
|
|
|
Erantzun salmoa
|
Is 12, 2. 3 eta 4bcd. 5-6 (R/. 3)
|
|
|
R/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren
iturrietatik.
V/. Jainkoa dot salbatzaile!
Badot uste on
eta ez naz bildur,
Jauna dot-eta
indar eta kemen,
bera neure
salbazino. R/.
V/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren
iturrietatik.
«Eskerrak
Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri haren
egintzak herriei,
agertuarazo
zein bikaina dan haren izena. R/.
V/. Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,
jakin begie
honen barri mundu osoan.
Egin
poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro
dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.
|
|
|
II.
Irakurgaia
|
Espiritua, ura eta odola
|
|
|
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
|
1
Jn 5, 1-9
|
|
|
Seme-alaba maiteok: Jesus Mesias dala
sinisten daben guztiak Jainkoagandik jaio dira, eta bizia emoten dauan
Jainkoa maite dauanak harengandik jaioa be maite dau. Beraz, Jainkoa maite
badogu eta haren aginduak betetzen badoguz, badakigu Jainkoaren seme-alabak
maite doguzana. Izan be, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Eta
haren aginduak ez dira astunak, Jainkoagandik jaio diran guztiek garaitu
egiten dabe-eta mundua. Eta hau da munduaren gain garaipena emoten deuskuna:
geure sinismena.
Zein
da mundua garaitzen dauana, Jesus Jainkoaren Semea dala sinisten dauana
baino? Hau da bateoko uraz eta heriotzako odolaz etorri zana, Jesu Kristo; ez
uraz bakarrik, uraz eta odolaz baino. Eta Espiritua da honetaz autormen
egiten dauana, Espiritua egia da-eta. Honan, bada, hiru dira autormen egiten
dabenak: Espiritua, ura eta odola, eta hirurak bat datoz.
Gizakien
autormena ontzat emoten badogu, balio handiagokoa da Jainkoaren autormena,
eta Jainkoak bere Semeaz egiten dau autormen.
Jaunak esana.
|
|
|
Aleluia
|
Ik. Jn
1, 29
|
|
|
R/. Aleluia.
|
|
V/. Ikusi eban Joan Bateatzaileak
Jesus beragana etortzen eta esan eban:
«Hona hemen Jainkoaren Bildotsa,
hona munduko pekatua kentzen dauana». R/.
|
|
|
Ebanjelioa
|
Zeu zara nire
Semea, nire maitea;
Zeu zaitut atsegin
|
|
|
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
|
Mk 1, 7-11
|
|
|
Aldi haretan, honan iragartzen eban
Joan Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez
naz inor makurtu eta haren oinetakoen
lokarriak askatzeko be. Nik urez bateatu zaituet; harek, barriz, Espiritu
Santuaz bateatuko zaitue».
Egun
hareetan, Galileako Nazaretetik etorri zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu
eban. Eta behingoan, uretatik urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban
Jesusek, eta Espiritu Santua uso-irudian bere gainera jaisten.
Eta ahots hau etorri zan zerutik: «Zeu
zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».
Jaunak esana.
|
|
|
(LAGUNGARRIAK)
|
|
|
|
JAUNAREN BATEOA
|
SARRERAKO OHARRA
Senideok:
Gabon-jaiak burutuz, urtean zeharreko domekei ekiteko, Liturgiak Jaunaren
BATEOA proposatzen deusku, bateoa zeozeren hasierea edo zertan-hartan oina
jartea balitz lez. Eta ikusiko dogu zertan, gogoz ospatzen badogu eta gure
Bateoaren barri eta ardurea hartzen badogu.
Buru-belarri
sartu gaitezan eukaristiaren ospakuntza honetan Jainkoaren esanetara jarteko
asmotan eta gogo beroagaz. Ondo etorri.
|
|
|
SARRERAKO ABESTIA
Jainko gizon eginari,
agur, ospe, onespena;
Jesukristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna (bir).
|
|
|
DAMU OTOITZA
Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez
uraren Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko.
Abadeak:
Dei egin
deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari, ur hau bedeinkatu dagian. Gure
bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera. Eskatu deiogun Jaunari barriztau
gagizala barrutik, hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.
Otoitz egiteko
isilunea
Ontasunaren
eta errukiaren Jaungoikoa. Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren
bitartez gu pekatutik garbitzea eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea
gura izan zenduan. Bedeinkatu † egizu ur hau, Jauna, zure babesaren ezaugarri
izan daiten, Zuri eskeinitako egun honetan. Ur honen bitartez, barriztau
egizu gugan zure graziaren iturri bizia, eta askatu gaizuz gatx guztietatik,
bihotz garbiz bizi izan gaitezan beti eta zure salbamena duintasunez hartu
daigun. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren, Batzar
guztia zipriztinduko dau. Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da.
Bateoko uretan, Jauna, gaituzu
pekaturako hil ta zeuretzat
biztu.
R/. Bateoagaitik, eskerrik
asko: seme-alaba egin gaituzulako.
Abadeak:
Jaungoiko
ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik eta, Eukaristia honen ospakuntzaren
bidez, egin gaizala bere Erreinuko otorduan esku hartzeko duin.
Amen.
|
|
|
Lehenengo irakurgaiari (Is 42, 1-4. 6-7)
Hona Isaiasek
emoten deuskun Jainkoaren morroi-irudia: Jainkoaren seme-alaba lez, hementxe
aurkitu geike gure zeregina eta zeregin hori beteteko erea: Espirituaren
bultzadeak garoaz, eta ez inor baztertzera, Jainkoaren erreinuko ezaugarriak
zabaltzera baino.
|
|
|
Erantzun salmoa
|
|
|
Bigarren
irakurgaiari (Eg 10, 34-38)
Nor da
Jainkoak aintzat hartu eta maite dauana, Jainkoari (gizakion hizkeraz)
atsegin emoten deustona: erlijio-betekizunetan dabilana ala bizitza zintzoa
daroana? Pedroren berbotan aurkituko dogu erantzuna.
|
|
|
Ebanjelioari (Mk 1, 7-11)
Jesusegaz,
ebanjelariaren esanetan, aldi barriak hasten dira: harek ez gaitu zemaipean
hartuko Espirituaren sugarretan baino, Jainkoagaz adiskideturik. Egin deiogun
harrerea Aleluia abestuz, zutunik.
|
|
|
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
† Jaunaren
bateoan Jainkoak aukeratuak garala aurkitu dogu, eta eginkizun eder bat
emoten deuskula: Osakuntza eta Deabruak uxatzea. Jo daigun otoitzera, hori
gogoan:
—Eleizearen alde:
Bere iragarpena proposamena izan daiten eta ez goitik-beherako ezarketea,
eta, behartsuekaz bat eginda, danentzakoa dan Jainkoaren guraria bete daian, eskatzen deutsugu, Jauna. (R/. Aita-ama zaitugu-ta).
—Nortasun bila
edo euren burua ezagutu nahian dabizanen alde: Jesusek aurkitu eban
Bateatzailearen antzeko dei-egileak aurkitu daiezan eta heldu daitezan
nora-ezean dabizenentzako eredu eta maisu izatera, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Euren burua
salbatu nahian dabizan hainbeste eta hainbeste sinistun kristauren alde: izan
daien uste on Jainkoagan, somatu daien Espirituaren igurtzia, eta Jainko
esperientzia sakon baten barri izan daien, eskatzen deutsugu, Jauna.
—Gaixo,
espetxeratu eta erbesteratu, bazterreratu edo desbideratuak izanik bizi
diranen alde: benetako su-gar bihurtu daitezan amatau hainean dagozan bateatu
askoren bihotzetan, eskatzen deutsugu,
Jauna.
—Eukaristiaren
mahaia inguratzen dogunok Jesus Jaunagan hartu daigun eredu, geure
eremuetatik urten eta ingurukoen bihotzak osatu eta diru-zalekeriak ezarri
deuskuzan deabruak uxatu daiguzan, eskatzen
deutsugu, Jauna.
† Eginkizun
eder bat emoteraino gugan uste ona dozun Jainko Jauna: emoiguzu hori sinistea
eta gure egunerokoan gauzatzea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
|
|
|
OHARRAK
|
|
|
Azken abestia
Eskerrik asko, Jauna, bihotz-bihotzetik…
|
|
|
HITZALDIA
JAUNAREN BATEOA
UZ01-B
|
|
|
Senideok: Jaunaren Bateoa ospatzean,
konturatu gaitezan gure sinismenarentzat zelango garrantzia daukan gertaera
honek. Lau ebanjelariek aitatzen badabe, lehenengo kristinauentzat garrantzi
handikoa zalako izango da. Gertaera horretan sartzen bagara, Jesus ezagunagoa
egingo jaku; eta merezi dau Jesus ezagutzeak sinismena sendotzeko.
Lehenengo irakurgaian, profetearen ahotik,
ez gaitezala alperreko gauzen atzetik ibili esan jaku; jo daigula
Jainkoagana, berak elikatuko gaitula-ta.
Bigarren irakurgaian, Joanek
Jesus jarri deusku Jainkoaganako bide zuzen lez. Nahi ez badogu alperreko
gauzetan ibili, goazen Jesus ezagutzera: berak erakutsiko deusku sakontasunez
bizi izaten, gure bizitza "beteten".
Lehenengo ta behin, Jesusen gizatasuna
onartu behar dogu. Hortixik ulertuko dogu Jesus zergaitik dabilan bila, eta
zer aurkitzen dauan Bateatzaileagan. Harrigarria badirudi ere, ehundako
urtean egon zan Israelgo herria Profeta barik, Jainkoaren hitzik entzun
barik. Zeruak itxita egozan. Bateatzailea agertu zan Jainkoagandiko mezuagaz.
Jesusek bat egiten dau haregaz, harengan zeozer aurkitu ebalako. Eta zerua
zabaldu egin zala dinosku ebanjelariak. Jazoera hau, asko eta askorentzat,
Jainkozale diranentzat, garrantzi handikoa da, eta pozgarria.
Asko dira bizi izateko Jainkoaren beharrik
ez daukenak. Nabarmen dogu hau egunotan. baina asko gara baita Jainkoaren
beharra daukagunak. Eta haregazko hartu-emonak zuzenak eta ziurrak doguzala jakiteak (hau
Jesusi esker) poztu egiten gaitu, ziurtasuna emoten deusku eta norabidea
ezarten dau gure bizitzan.
Gure herriak bizi dauan zatiketa giroan,
sinisgabetasunean, pandemiaren bildurrean eta beste arazo batzuen artean,
merezi dau sinistun izateak? Merezi dau uste on osoa (konfiantzea) Jainkoagan
jarteak?
Nik baietz esango neuke. Jainkoaganako
gure ustea Jesusena langoa izan, merezi dau sinistun izateak? Merezi dau uste
on osoa (konfiantzea) Jainkoagan jarteak?
Nik baietz esango neuke. Jainkoaganako
gure ustea Jesusena langoa izan ezkero. Harena sinismen sendoa zan; ez zan
gelditzen Jainkoari laguntza eskatze hutsean; Jainkoaren esanetara jartean
zan, bere bizitza besteen zerbitzuan eskeiniz. Aldea makala! Bide horretatik
bai izan geintekezala parkatzaile, bake-egile, alkarrizketearen bultzatzaile,
behartsuekaz solidario, izadia errespetatzen dakianak, eta abar.
Jesusengan ikusten dogu sinismena gauza
serioa dala: goitik behera hartzen dauala. Barruan daroagun Jainkotasuna,
Jesusek Joanen bateoan aurkitu eban lez aurkitu geike geuk ere, geu ere
Jainkoaren seme-alaba gara-ta.
|